DUPLA

Dupla nekazal ingurune batean musika urbanoa egiten duen taldea da.
Hitz esplizituak erabiliz, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da bere marka. Zuzenekoetan ahotsa eta bateria elektronikaren indarrarekin nahasi eta antzerkiaren antza duen espektakulu bisuala sortzen dute.
Aguraingo bikote honek 2018ko neguan eman zuen bere burua ezagutzera, hilean behin argitaratutako ikus-entzunezko hainbat kapituluren bidez. Horrela, 2019ko udaberrian bere lehenengo EP-ari forma eman zion.
Proiektuarekin aurrera jarraitzeko asmoz, 2019ko Abenduan (Durangoko Azokan) bere lehenengo lan kontzeptuala aurkeztu zuen, Folklore izenpean. Filosofia berritzailearekin bat eginez, aurkezpen formatu tradizionalak baztertu (diskoak zein USB-ak) eta goxoki musikatuak aurkeztu zituen:"Duplatxusak".
2021ean, ordea ....