top of page

RURALKIDS

RuralKids izenak Agurainen sortutako erakunde artistikoari egiten dio erreferentzia. Erakunde honen bidez publikoa egin den lehenengo proiektua herri berean jaiotako DUPLA taldea izan da. Norberak egitearen lelopean, RuralKids-ek musika, zinema, moda zein akzio soziala elkartzen dituen ikus-entzunezko plataforma artistiko bat bezala aurkezten du bere burua. Inguruko herriek gaur egun jasaten duten despoblazio zein modu askotako utzikeria abiapuntutzat hartuta jaio da proiektu hau.

Hau horrela, RuralKids-ek,  herrikoa izatearen aurreiritziak hartu eta modernitatearen ikono bihurtu nahi ditu. Marka hau daraman arropa salmenta, kultura zein akzio soziala haratago joateko asmoz jarri da martxan, crowdfunding modalitate bat bezala ulertuz. Abiapuntu horri jarraituz, arropa, etiketak, argazkiak zein bestelako eduki guztiak RuralKids erakundearen bidez zuzendu, diseinatu eta martxan jarri dira. Era berean, asko zaindu dira prozesu honen baitan erabilitako materialak, langileen lan baldintzak, produktuen jatorria eta banatzeko era.

bottom of page