
DUPLA
Hauxe da gure belaunaldi maitea
Guk ez dugula egin aukera
zer ote ona ta zer galera
Gure belaunaldi maitea
​
A toda ostia ez dakit nora
Ezinean nau berriz denborak
Hondartzan etzanda buruz gora
Harrapatu gaitu itsasgorak
Bat batean nire ondora,
Baina ni ezin mugitu inora
Denok nahi dugu puntakana,
eta kotxe bana
telefono berria
oporretan Tailandia
Pentsatu ezazu horrela
Kanpoan zaude bestela
Hauxe da
Gure belaunaldi maitea
​
Diruz Larri, lanez blai
Bost egun lantegian bi jai
Denok bide berdina, denok gara gai
Gure bizitza beti salgai
Gaur erositakoa bihar bota
Automatikoki berritzen diren behin behineko kuotak
Behin bakarrik entzuten ditugun singelak
Argazki ta bideo bertikalak
Folklore folklore folklore
Sarean beti dotore
Beste bat, beti enkore
Bitxilore
​
Denok nahi dugu puntakana,
eta kotxe bana
telefono berria
oporretan Tailandia
Pentsatu zazu horrela
Kanpoan zaude bestela
Hauxe da, hauxe da
gure belaunaldi maitea